Bost festa egun aurretik

Guaixe 2019ko uzt. 16a, 09:46

Auzateak ez dira faltako.

Iturmendiarrek gaur, Karmen egunean, ekinen diote festei eta larunbatera arte ospakizunak nagusi izanen dira herrian. Ohi denez, ospakizunetako egun bat Urbasan, Santa Marina ermitaren inguruan pasako dute, ostegunean izanen da hori.

Egitaraua
Garilak 16, asteartea. Karmen eguna
11:00etan Herriko txistulariekin herrian buelta.
12:00etan Etxajua.
                 Meza.
13:00etan Auzatea, Aritzaga elkartea.
17:00etan Herriko dantzarien emanaldia.
20:00etan Auzatea, Aritzaga elkartea.
                 Dantzaldia Drindots taldearekin.
22:00etan Zezensuzkoa.
22:30ean Herri afaria, pilotalekuan.
00:30ean Dantzaldia Drindots taldearekin.

Garilak 17, asteazkena. Jubilatu eta haur eguna
12:00etan Haurrendako jokoak, pilotalekuan.     
13:00etan Auzatea, Ximona gaztetxea.
13:00etan Carol Band bikotea.
14:30ean Jubilatuen bazkaria.
17:30ean Kadeteen txirrindularitza proba.
17:00etan Haurrendako jokoak eta apar festa, pilotalekuan.
20:00etan Auzate, Ximona gaztetxea.
                Dantzaldia Cool dj-rekin.
00:30ean Dantzaldia Cool dj-rekin.

Garilak 18, osteguna. Santa Marina eguna
10:00etan Santamarinarantz igoera.
12:00etan Meza.
12:00etan Herriko trikiti taldea.
18:00etan Herri aldera jaitsiera.
19:00etan Sanpedroaldean auzatea, udala.
20:00etan Dantzaldia Bull dj-rekin.
22:00etan Makailu herri afaria.
00:30ean Dantzaldia Bull dj-rekin.

Garilak 19, ostirala. Gazteen eta emakumeen eguna
13:00etan Auzate, Udaletxe.
15:00etan Kaldereteen eta mozorroen lehiaketa.
17:30ean Herrian buelta Elektropikala txarangarekin.
20:00etan Auzatea, udala.
                 Dantzaldia Gozo Gozo taldearekin.
22:00etan Emakumeen afaria.
00:30ean Dantzaldia Gozo Gozo taldearekin.  

Garilak 20, larunbata
12:00etan Portamundos zirkua, plazan.
13:00etan Auzatea, Santa Marina elkartea.
18:00etan Areto futbola, pilotalekuan.
20:00etan Auzatea, Santa Marina elkartea.
                 Dantzaldia Trikidantz taldearekin.
22:00etan Zezensuskoa.
22:00etan Paella herrikoia.
24:00etan Festen amaierako traka.
24:00etan Dantzaldia Trikidantz taldearekin.