Josu Etxeberria afizionatuen podiumera igo da: bigarrena izan zen Antzuolan

Guaixe 2019ko uzt. 17a, 12:15

Rural Kutxa-Seguros RGA talde sakandarrarekin debutatu duen txirrindulari iturmendiarra tokia egiten ari da afizionatuetan

Igandean 23 urtez azpiko afizionatuen mailako lasterketa jokatu zen Antzuolan, Iñaki Lete Memoriala, Lehendakari Txapelketarako baliagarria zen proba. Lasterketa oso mugitua izan zen eta bi txirrindulari iritsi ziren batera helmugara. Lehia estuan, Baque taldeko Jon Barrenetxea gailendu zitzaion Sakanako Rural Kutxa-Seguros RGA taldeko Josu Etxeberria iturmendiarrari, eta 3 segundora Etxeberriaren taldekide Oier Lazkano sartu zen. Etxeberriak aurten debutatu du afizionatuetan eta, gutxika, goranzko bidea egiten ari da.

Aurten ere afizionatuetan debutatu duen Ailetz Lasa ziordiarra (Goierriko TB-Laboral Kutxa) txukun ibili zen; 44.a sartu zen helmugara. Talde onena Rural Kutxa-Seguros RGA talde sakandarra izan zen.