Ordezko bake epailearen kargua hutsik

Iturmendiko udaletxea, parean eguzki erlojua duela.

Bihartik 15 egun balioduneko epea dago izena emateko.

Iturmendiko Udalak jakinarazi du herriko bake epaile ordezkoaren kargua betetzeko dagoela. Hautatuak izateko interesa dutenek, legezko baldintzak betetzen badituzte, eskabideak udaletxean aurkeztu ditzakete bihartik aurrera 15 egun balioduneko epean.Eskabideak aurkezteko epea bukatutakoan, Udalak osoko bilkuran eta gehiengo osoz hautatuko du bake epaile ordezkoaren kargurako, eskabidea aurkezten duten izangaien artean, legez ezarritako baldintzak betetzen badituzte. Eskabiderik ez bada, Udalbatzak libreki hautatuko du, betiere prozedurako baldintza berberei jarraikiz.

Bake epaile ordezkoaren kargualdia lau urterako da, eta Udalak osoko bilkuran hautatzen duen pertsonaren izendapena Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Gobernu Aretoaren esku geldituko da.