Herri-ihotea dela eta, bihar 18:00etan txokolate-jana izanen da. Jendea plazan elkartu ondoren, handik eta hemendik, kitomoxorroak agertuko dira. Lastozko txanoa buruan, aurpegia estalita, zakua soinean eta zigorra eskuan. Harekin harrapatzen dituztenak berotzen ariko dira. Gosetu direnendako afaria izanen da Aitzkozar elkartean, 21:30ean.