COVID-19 gaitzak eragindako osasun-krisiak San Joan ospakizunak bertan behera utzi ditu. Gaurko mantendu den ekitaldi ofizial bakarretakoa da Iturmendiko epaitzen zozketa. Herrian ohitura da San Joan bezperan udalak iturmendiarren artean epaitzak banatzea. Victoriano Gabirondo jarduneko alkateak azaldu duenez, 20 eta piko lote banatuko dira. Normalean zozketa udaletxean egiten da, baina ikusteko dago non eginen den gaur. Beheko basoan daude guztiak eta 5.000 kilo ingurukoak dira. Iturmendiarrak etxerako egurra basotik ekartzeko urte bukaerara arte dute, nahiz eta gehienek udan egiten duten lan hori.