Futbola

Endika Galarza Islandiako Afturelding taldera

Guaixe 2020ko uzt. 1a, 11:35

2. B mailako Real Unionetik 2. mailako Islandiako Afturelding taldera doa jokalari iturmendiarra

Osasuna taldean trebatu den Endika Galarza jokalari sakandarrak (1994, Iturmendi) Islandian jarraituko du bere kirol ibilbidea. Erdilari lanetan aritzen den defentsa iturmendiarra Lakuntzako Lagun Artea futbol taldeko jokalaria izan zen 2013/2014 denboraldian. Ondoren, Osasunako harrobira egin zuen salto 2014/2015 denboraldian, eta han trebatu zen. 2016an 3. mailako defentsarik onenaren saria jaso zuen.

2017/2018 denboraldian Tafallako Peña Sport taldeak fitxatu zuen eta 2018/2019 denboraldian Izarra taldeak. 2019/2020 denboraldian 2. B mailako Irungo Real Unionen aritu zen. Islandiako 2. mailako UMF Afturelding taldearekin kontratua sinatu du eta atzo egin zuen aurkezpena.