Duela 25 urte...

Pilotalekua txapela jantzita

Guaixe 2020ko uzt. 6a, 11:30

Gutxi ziren estali gabe zeuden Sakanako frontoiak, eta horietako bat Iturmendikoa zen

Udalak eta enpresak kontratua otsailean sinatu zuten. Egurrezko egitura duen teilatu ederra egin zuten. Eta hura festetan mustutzeko modua izan zuten iturmendiarrek. Argia ere bazuen, iluntzean ere jokatzen aritzeko aukera izateko. Pilotan, palan, areto futbolean… aritu dira iturmendiarrak estalpean.  Baita bazkaltzen, afaltzen, dantzan... ere.

Frontoia 1976an egin zen eta lanek ia lau milioi pezetako (ia 24.040,48 euro) aurrekontua izan zuen. Lanen bigarren fasearekin pilotalekua estaltzeko asmoa zuen Iturmendiko Udalak, baina udalaren aurrekontu faltagatik lan horiek 1995ra arte atzeratu ziren.