Txirrindularitza

Josu Etxeberria Espainiako 23 urtez azpiko selekzioarekin kontzentratuta dago

Guaixe 2020ko uzt. 21a, 09:38
Josu Etxeberria, ostiralean, Zamorako Itzuliko podiumean.

Europako Txapelketak eta Mundialak prestatzen ari dira

Espainiako 23 urtez azpiko txirrindularien selekzioa Altean dago kontzentratuta, Plouayko Europako Txapelketak (abuztuaren 24tik 28ra) eta Suitzako Aigle-Martignyko Munduko Txapelketak (irailaren 20tik 27ra) prestatzen. 13 txirrindulariz osatutako taldea bildu du Ramon Gonzalez Arrietak, eta tartean Rural Kutxa-Seguros RGA taldeko Josu Etxeberria txirrindulari iturmendiarra dago, hain zuzen ere ostiralean Zamorako Itzulia irabazi zuena. Txirrindulariak nola dauden ikusi eta Europako Txapelketak eta Mundialak prestatzeko entrenamendu saioak egin nahi ditu Gonzalez Arrietak. 

Aurreko astean junior mailako Espainiako selekzioaren kontzentrazioa izan zen Alcoyn eta bertan Sakana Group-Aralar taldeko Igor Arrietak hartu zuen parte.