Gaur egun bezala, 1995ean ere Iturmendin ez zegoen tabernarik. Eta elkarte bakarra zegoen. Jendeak estimazio handia zion, jakina. Elkarteko sukaldeak, erabileraren erabileraz, aldaketarako premia zuen. Horregatik, 20 urtez zerbitzua eman zuen sukaldea kendu eta guztiz berritu zuten. Lanetan elkartekideek parte hartu zuten hainbat auzolan eginez. Horrela, Aritzaga elkarteak segitu zuen iturmendiarren ospakizunen eta topaketen lekuko izaten.