Nafarroako Gobernuak atzemandako COVID-19 gaixoen kasuen zerrenda eguneratzen du, beti ere bezperako datuekin. Gaurkoan zerrenda horren buruan Iturmendi agertu da, 12 kutsatzerekin. Gaixotu diren gehienak Andre Mariaren mirabeak komentuko mojak dira. Aurretik gaixotasuna pasa zuten bi moja ez beste, guztiak kutsatu dira. Aipatzekoa da mojei bihar jarri behar zietela COVID-19 gaixotasunaren kontrako txertoaren lehen dosia eta otsailaren 10ean bigarrena. Txertatu aurretik mojaren bat gaizki sentitu eta probak egin ondoren baieztatu da koronabisrusak gaizkitu dituela. Beraz, berrogeialdia pasa ondoren txertatuko dituzte. Bestalde, agerraldia dela eta, Bakaikuko eta Iturmendiko udaletxetan sartzeko, aldez aurretik hitzordua eskatu behar da.