Udalak bi lantegi salduko ditu

Guaixe 2021ko ots. 17a, 10:43
Iturmendi eta basabea.

Baso aprobetxamendu bat Basabea eta Altzania basotik aterako da eta bestea bargatik.

Iturmendiko Udalak bi lantegi saldu nahi ditu eta, horretarako, enkantea deitu du. Haren bidez 99.757,03 euro (BEZ kanpo) lortu nahi ditu udalak. Aurreneko lotea osatzen duen baso aprobetxamendua Auntzetxalde eta Guardaren txaboleta parajeetan dago eta 967 pagoz osatuta dago. 13,7 hektareako azaleratik 531,4 metro kubiko zur eta 755 metro kubiko egur aterako dituzte. Guztira 1.287 m3. Aiztondoko lantegiak, berriz, 24 hektareako azalera du eta 1.179 pagoz osatuta dago. Handik 1.359 m3 zur eta 1.001,7 m3 egur aterako dituzte. Guztira2.360,7 m3. 

Aurreneko lantegiagatik Iturmendiko Udalak 30.014,99 euro eskatzen ditu (BEZ kanpo). Bigarren lantegiaren hasierako prezioa 69.742,04 euro dira. Basoaren 2020-2021 urteetako Ustiapen eta Hobekuntza Planaren barruan dago bi aprobetxamenduen salmenta. Interesa dutenek martxoaren 1era arte aurkeztu ditzakete proposamenak.