Txirrindularitza

Josu Etxeberriak ezin izan zuen Larcianoko lasterketa despeditu

Guaixe 2021ko mar. 8a, 13:20

Tropeleko izar handien ondoan lehiatu zen aurten profesionaletan debutatu duen iturmendiarrak

Atzo Industria & Artigianato saria jokatu zen Larcianon (Italia), eta tropeleko izarrek euren kredentzialak erakutsi zituzten. Lasterketa oso mugituan, helmugarako 13,5 kilometroren faltan, San Borontoko igoera gogorrean, Nairo Quintanak (Arkea) erasoa jo zuen eta Vansevenant (Deceunink-Quick Step), Mollema (Trek) eta Mikel Landa (Bahrain) bere atzetik atera ziren. Azkenean euren arteko esprintean erabaki zen proba eta Vansevenant gailendu zen, Mollemaren eta Mikel Landaren aurretik. 

Aurten Rural Kutxa-Seguros RGA taldearekin profesional debutatu duen Josu Etxeberria lasterketan aritu zen, baina ezin izan zuen proba bukatu.