Udalak bi lantegiak saldu ditu

Guaixe 2021ko api. 13a, 10:04
Iturmendiko ikuspegia.

Baso aprobetxamenduen salmentarekin 118.851 euro eskuratu ditu.

Iturmendiko Udalak enkante bidez bi baso aprobetxamendu saldu ditu. Udalak enkantean jarritako hasierako prezioa baino 19.093,97 euro gehiago eskuratu ditu Basabea eta Altzaniatik eta bargatik aterako diren baso aprobetxamenduengatik. Lehenengoagatik Barbiur SM enpresak 41.680 euro pagatu ditu. Baso aprobetxamendua Auntzetxalde eta Guardaren txaboleta parajeetan dago eta 967 pagoz osatuta dago. 13,7 hektareako azaleratik 531,4 metro kubiko zur eta 755 metro kubiko egur aterako dituzte. Guztira 1.287 m3. 

Bigarren baso aprobetxamendua Explotaciones Zubillaga Saralegui SMk eskuratu du 77.171 eurotan. Aiztondoko lantegiak, berriz, 24 hektareako azalera du eta 1.179 pagoz osatuta dago. Handik 1.359 m3 zur eta 1.001,7 m3 egur aterako dituzte. Guztira 2.360,7 m3.