Txirrindularitza

Josu Etxeberria oso ongi Turkiako Itzulian

Guaixe 2021ko api. 16a, 10:30

Rural Kutxa-Seguros RGA taldeko iturmendiarra tropeleko 6. txirrindulari gazteena da eta 2. etapan eguneko ihesaldian sartu zen 

Atzo Turkiako Itzuliko laugarren etapa jokatu zen, esprintean erabaki zena. Mark Cavendis sprinter handia (Deceuninck) gailendu zitzaien Philipsen (Alpecin) eta Aniolkowskiri (Bingoal). Cavendish da Turkiako Itzuliko protagonista handia, hiru etapa jarraian irabazi baititu. Baina guri Josu Etxeberria Azpilikueta (Rural Kutxa-Seguros RGA) da interesatzen zaiguna. Iturmendiarrak aurten debutatu du profesional mailan, Turkiakoa etapaka jokatzen duen lehen itzuli handia da eta oso txukun ari da. Turkiako 2. etapako protagonistetako bat izan zen Etxeberria, eguneko itzulian sartu baitzen. Proban lehiatzen ari den 6. txirrindulari gazteena dela kontuan hartuta, bikain dabil iturmendiarra.