Txirrindularitza

Josu Etxeberriaren Rural Kutxa ongi Pogacarrek irabazitako Esloveniako Itzulian

Guaixe 2021ko eka. 14a, 11:30

Txirrindulari iturmendiarra ihesaldietan sartu zen eta azkeneko etapan bere taldekide Jon Aberasturi bosgarren izateko gogor lan egin zuen

Tadej Pogacarrek (UAE Emirates) irabazi du Esloveniako Itzulia eta esloveniarra sasoi betean eta oso animotsu iritsiko da  Frantziako Tourrera. Esloveniako Itzulian lan bikaina egin dute Kern Pharma eta Rural Kutxa-Seguros RGA taldeek. Azken talde honetan aritu da Josu Etxeberria Azpilikueta txirrindularia. Iturmendiarrari tropelaren aurrealdean eta ihesaldiren batean ikusi ahal izan diogu, eta atzo jokatutako azken etapan bere taldekide Jon Aberasturi bosgarren sailkatzeko. Aberasturik Esloveniako Itzuliko 3.etapa irabazi zuen.