Iratzeekin zegoen ohituraz

Guaixe 2021ko eka. 23a, 13:59
Iturmendiko ikuspegia Aritzagatik. ARTXIBOA

Ixtorrak etxeko ate aurrean jartzen ziren, bedeinkatu eta sua egiteko ere erabiltzen ziren.

Garai batean, San Joan egunarekin batera herriko etxeen parean iratzeak jartzeko ohitura zegoen, gaur egun guztiz desagertuta dagoena. Iturmendi, herriaren mintzoa aldizkariaren 20. zenbakian (2002, 25. orria) Iturmendiko Eskolako haurra eskutan ixtorrak dituzten argazkia ageri da. Antza, ixtorrrak bedeinkatu eta gero San Joan suan erretzen zituzten. Aldizkari bereko 24. zenbakian (2004, 5. orria) jaso zenez, garai batean familia bakoitzak etxe parean su txikiak pizten zituzten bedeinkatutako ira edo ixtorrekin. Haien gainean saltatzean honakoa esaten zuten: San Juan Bautista, ebangelista; aingeru guztiok, hemen gabiltza.