Epaitzak banatu ditu udalak

Guaixe 2021ko eka. 29a, 09:15

Iturmendiko ikuspegia, beheko basoa atzean duela. ARTXIBOA

Etxerako 31 lote banatu ditu.

Iturmendin ohitura da San Joan egunaren bezperan udalak epaitzen zozketa egitea. Izena eman duten iturmendiarrek etxeko surako egurra nondik atera behar duten jakiten dute zozketaren bidez. Gainera, Karmengo Amari eskainitako festak pasa arte ez dute herrira ekartzerik, baina urtea despeditu aurretik herrian egon behar du. Zozketa hilaren 23an egin beharrean 18an egin zuen udalak. 5.000 kilo inguruko 31 lote banatu zituen udalak eta bakoitzagatik 20 euro kobratu zituen. Haietako hainbat haizeak botatako enborrek osatuta daude.