Txirrindularitza

Josu Etxeberria Alentejoko Voltatik kontentu itzuli da

Guaixe 2021ko eka. 29a, 11:00
Argazkia: Rural Kutxa-Seguros RGA.

Portugaleko itzulitik sentsazio onekin etorri dela adierazi du iturmendiarrak

La Nucían Espainiako Txirrindularitza Txapelketetan elite mailan debutatu zuen Josu Etxeberria Azpilikueta iturmendiarrak, Rural Kutxa-Seguros RGA taldearekin. Tamalez, erorikoa izan zuen, baina osatu bezain pronto Portugalgo bidea hartu zuen, Volta o Alentejon parte hartzeko. Rural Kutxako talde profesionalak lan ederra egin du bertan, podiuma sarritan zapaldu baitu talde berdeak. Josu Etxeberriak aipatu duenez sentsazioak onak izan dira, eta txirrindulari izateko bere formazioan beste aurrera pauso bat izan da. Orain atseden hartuko du.