Gazte asanbladaren festa egitaraua

Guaixe 2021ko uzt. 14a, 13:59
Iturmendiko Ximona gaztetxea. ARTXIBOA

Gaztetxearen hamargarren urteurrena ere ospatuko dute.

Iturmendiko Gazte Asanbladak herriko festetarako egitaraua prestatu du. Pandemiak baldintzatutako testuinguruan, IGAkoek Ximona gaztetxearen hamargarren urteurrena ere ospatu nahi dute. Horregatik, egitaraurako Hamar urtez gazteon ametsak ehuntzen leloa aukeratu dute.

Egitaraua

  • Garilak 14, asteazkena 
    18:30 Pintxo pote gaztetxeroa. 
    19:00 Luken eta Sarabe bakarlariak. 
  • Garilak 15, osteguna 
    12:00 Etxajua. 
    12:30 Polizia presentziaren kontrako kontzentrazioa. 
    20:00 Mozkor jolasak, plazan. 
  • Garilak 17, larunbata 
    18:30-21:00 Elektrokela elektrotxaranga. 
  • Garilak 18, domeka 
    20:00 Gamelu flamenko kontzertua.