Txirrindularitza

Kadeteen hitzordua, Iturmendin

Guaixe 2021ko uzt. 15a, 12:30

Uztailaren 7an Urdiainek kadeteen lasterketa hartu zuen. Ostiralean Iturmendiren txanda izango da.

Ostiralean, uztailak 16, kadeteen II. Iturmendi Saria jokatuko da, 17:30ean abiatuko dena. Tartean, Altamira igo beharko dute

Kadete mailako txirrindulariak etxean lehiatuko dira atzera ere. Ostiralean, uztailak 16, Burunda Txirrindularitza Taldeak antolatutako  II. Iturmendi Saria izanen dute jokoan, 61 kilometroko proba. Lasterketa Etxarri Aranatz eta Ziordia artean jokatuko da. Lehenik eta behin, Etxarri Aranatzera joko dute, buelta hartu eta Iturmendiraino heltzeko. Beste bitan egingo dute bide berbera, eta segidan Ziordiraino joko dute, buelta hartu eta Altsasutik Altamira igotzeko. Altamiratik Olaztira jaitsi eta gero, Iturmendiko helmugaraino iritsiko da tropela, lasterketa jokatzeko. Jakina, Burunda eta Aralar klubeko Quesos Albeniz eta Sakana Group taldeek hartuko dute parte bertan.