Irristaketa

Ioseba Fernandez, Europako txapelduna 18. aldiz

Guaixe 2021ko uzt. 26a, 14:30
Europako Txapelketetako 100 metro sprintean gailendu zen iturmendiarra. ESPAINIAKO IRRISTAKETA FEDERAZIOA.

Irristalari iturmendiarra Europako Txapelketetako 100 metro esprintean gailendu zen, nahiz eta lasterketa horretan bertan lesionatu. Europako txapelduna da, hemezortzigarrenez

Azken astean Europako Irristaketa Txapelketak jokatu dira Portugalgo Canelasen, eta Espainiako Federazioak lan ona egin du, 9 domina lortu baititu (urrezko hiru, zilarrezko hiru eta brontzezko hiru). Horietako bat da Ioseba Fernandez Fernandez irristalari iturmendiarrak lortu duen urrezko domina. Iosebak 100 metro sprint lasterketa irabazi zuen eta urrezko domina jaso zuen. Proba horretan bertan lesionatu egin da irristalari iturmendiarra, baina lesioa arinago egingo zaio urrezko domina jaso eta gero. Iturmendiarra 18. aldiz izan da Europako txapelduna, meritu handiz.