Medikuaren etxeak teilatu berria du

Guaixe 2021ko aza. 3a, 10:02
Iturmendiko mediku etxea aldamioekin.

Lanak despedituta daude.

Irailean aldamioz jantzita egon zen Iturmendiko medikuaren etxea zena, kontsultategia hartzen duen eraikina. Izan ere, kisusgileek teilatua berritzeko lanak egin zituzten. Iturmendiko Udalak lan horiek egiteko 27.000 euro baliatu zituen, guztiak ere, dirulaguntza bidez jasoak. Behin aldamioak jarrita eta langileak etxean aurrera atzera zeudela, fatxadak isolatzeko baliatu zuen Iturmendiko Udalak.