Iruñeko Udalak, Enrique Maya alkatea buruan zela, Kolonbiako Munduko Irristaketa Txapelketan parte hartu zuten nafarrei harrera egin zien atzo, asteartean, Iruñeko udaletxean. Ioseba Fernandez iturmendiarrak eta Ruth Arzak egindako lanari aitortza egin zieten. Ioseba Fernandezek 100 metrotan urrezko domina lortu zuen, Munduko Txapelketetan bere bosgarren urrea, eta Ruth Arzak zilarrezko domina lortu zuen 200 metrotan eta brontzezkoa zirkuituko bueltaren proban. Ioseba Fernandezek ezin zuen harreran egon, ondoezik dagoelako eta Espainiako selekzioko hautatzaile Garikoitz Lergak jaso zuen oroigarria, udaletxeko fatxadaren erreprodukzioa.