Gobernuak partzela salduko du

Guaixe 2021ko abe. 23a, 12:00
Iturmendiko ikuspegia. ARTXIBOA

Enkante bidez eginen da salmenta.

Nafarroako Foru Ogasuneko Diru bilketa Zerbitzuko zuzendariak enbargatutako makina bat ondasun higiezin enkante bidez saltzea erabaki du. Horietako bat Iturmendin dago, zehazki 1.707 zenbakidun finka da enkante bidez salduko dena. 1.521 metro karratuko lur saila da. Haren tasazio balioa 46.537,54 eurokoa da. Enkantean parte hartu nahi dutenek 868,37 euro jarri beharko dituzte aurretik. Ogasunak haren enkante balioa 17.367,30 eurotan ezarri du, eta eskaintza igoerak 150 eurokoak izan beharko dute.