Iturmendin ardura aldaketa San Anton kofradian

Guaixe 2022ko urt. 24a, 13:57

Urte bateko etenaren ondoren, igandean elkartu zen San Anton kofradia. Igandean egindako urteko bileran aldatu ziren ardurak.

Hildako kofradeen omenezko elizkizunean elkartu ziren Iturmendiko sanantondarrak igandean. Ondoren, apaiz etxean batzarra egin zuten. Alejandro Gabirondo prioreak jakinarazi zuenez, 2020an  kofrade bat bera ere ez zen hil. Joan den urtean, berriz, bi izan ziren hildako sanantondarrak: Pedro Garcia Bolinaga eta Segundo Moreno Irisarri. Bestalde, igandeko ekitaldian kofradiak kide berri bat onartu zuen: Ibai Eskisabel Iribarren. Ohi denez, kide berriak kofradiaren sorrerako (1690) agiriaren kopia bat jaso zuen. 

Gaur egun Iturmendiko San Anton kofradiak 24 kide ditu. Pandemiagatik bi urtez ardura buruzagi berek izan dute: Alejandro Gabirondo priorea izan da eta Francisco Sanchezek kofradiako bandera zaintzearen ardura zuen. Igandeko bileran erabaki zen Sanchez kofradiako priore izendatzea eta bandera zaintzeko ardura Javier Jungituren esku uztea. San Antonen irudia duen estandarteak. Garain batean kofradeak priorearen etxean elkartzen ziren bazkaltzera eta han agerian uzten zuten bandera. Eguraldiak eta denboraren pasak bandera egoera delikatuan utzi dute. San Anton kofradiak mila euro inguru ditu. Kideren bat hiltzen denean, haren aldeko meza ordaintzen du. Bestela, diru kopuru eder bat pilatzen duenean, kofradiak dirua ongintzako elkarteren bati ematen dio. 

Garai batean bezala, batzarraren ondoren, kofradeak bazkaltzera elkartu ziren. 18 izan ziren Aritzaga elkarteko mahaiaren bueltan eseri zirenak. Majo bazkaldu ondoren, gustura asko ibili ziren kantatzen.