Ihoteak-Inauteriak 2022

Mozorroak luzitzeko bi egun

Guaixe 2022ko ots. 25a, 14:19

Kitomoxorro taldea. ARTXIBOA

Larunbatean hiri ihotea ospatuko da eta herri ihotea asteartean.

Iturmendiarrek 2019an erabaki zuten ihote ospakizunak domekatik larunbatera aldatzea eta, beraz, mozorro festa bihar izanen dute. Asteartean segida izanen dute ihoteak Iturmendin. Horregatik, kitomoxorroak kalera aterako dira. Erraz ezagutzeko modukoak dira: lastozko txanoa buruan, aurpegia estalita, zakua soinean eta zigorra eskuan dute. Haien aurrean hankak arin ibili beharko da zigorra dastatu nahi ez bada behintzat. 

Egitaraua

  • Otsailak 26, larunbata. Hiri ihotea
    14:30 Herri bazkaria. 
    18:30 Txokolate jana. 
    19:00 Kalejira txarangarekin. 

  • Martxoak 1, asteartea. Herri ihotea
    19:00 Txokolate jana. 
    19:30 Kalejira.
    21:30 Afaria Aitzkozar elkartean.