Hala ikus daiteke Iturmendiko Zirrinkaleko plazan jarrita dagoen informazio paneleko mapan. Iturmendiarren asmo zaharra zen xenda hura garbitu eta txukuntzea, batez ere, herriko alminte Santi Agirrerena. Informazio panelarekin batera, galtzadaren Iturmendiko zatia seinaleztatu zuten. Eta zenbait tokitan lurra eta belarra kendu eta galtzadako harria azaleratu zuten.