Bi urteren ondoren, San Migel festak

Guaixe 2022ko mai. 4a, 12:28
2019ko Iturmendiko San Migel festak. ARTXIBOA

Iturmendin San Migel festak ospatuko dituzte asteburuan. Iturmendiko Udalak eta gazte asanbladak egitaraua antolatu du. 

Koronabirusak eragindako pandemiagatik bi urteko etenaldiaren ondoren, bueltan dira San Migel festak Iturmendira. Besteak beste, kontzertuak, dantza emanaldiak, eta dantzaldiak antolatu dituzte Iturmendiko Udalak eta Ximonena Gaztetxeak. 

Iturmendiko San Migel festen egitaraua

  • Maiatzak 6, ostirala
    • 22:00, plazan
      Herri afaria: entsalada epela, haragi gisatua, gazta tarta, kafea eta kopa
      Ximonena Gaztetxeak antolatuta. Izena emateko zerrendak elkartetan daude.
    • 00:00, gaztetxean
      Kontzertuak
      Katez, Arene 6 eta DJ Morti
      Ximonena Gaztetxeak antolatuta.
  • Maiatzak 7, larunbata
    • 12:00, elizan
      Meza
    • 12:45, elizan
      Galar Zendeako Abesbatzaren kontzertua
    • 13:00, plazan
      Haurrendako jolasak 
    • 13:30, plazan
      Auzatea
    • 18:00, plazan
      Brotes de Encina dantza ikuskizuna
    • 20:00, plazan
      Auzatea
    • 20:00-22:00 eta 00:30-03:30, plazan
      Dantzaldia Gabenara taldearekin