Maiatzak altura galdu du

Guaixe 2022ko mai. 16a, 09:40
Maiatzaren puntan jarria zegoen pinua auto gainean bukatu zuen atzo. UTZITAKOA

Haizeak puntan jarritako pinua bota du.

Igande goizean haizeak gogoz jo zuen. Horren ondorioz, Iturmendiko maiatzaren puntan jarritako hiruzpalau metroko pinua pago enborretik askatu eta lurrera erori zen. Pinu adaburua 09:00ak aldera erori zen herriko plazan aparkatuta zegoen ibilgailu baten gainean.

Antza, erorketak ez zion kalte handirik eragin autoari. Garai horretan jende gutxi zegoen plazan, eta zorionez, inor ez zen zauritu. 

Erlazionatuak