Nafarroako oinez eta hegan txapelketa Iturmendin

Guaixe 2022ko eka. 1a, 09:21
2019ko Parapente eguna. ARTXIBOA

Baiza Parapente taldeak hike and fly txapelketa antolatu du ekainaren 4rako, larunbaterako. 

Parapentearekin oinez mendia igo eta tontorretik airera bota. Hori da, laburbilduz, oinez & hegan txapelketako parte hartzaileek egin behar dutena. Ekainaren 4an, larunbatean, 10:30etik aurrera Nafarroako Txapelketa jokatuko dute Iturmendin, Baiza Parapente taldeak antolatuta.