Lehenengo Folkirrika jaialdia eginen dute Iturmendin

Guaixe 2022ko uzt. 5a, 07:53

Uztailaren 8tik 10era Balfolk jaialdia eginen dute Burundako herrian. Besteak beste, musika eta dantza ikastaroak eta kontzertuak eginen dituzte.

Balfolk, yoga, euskal dantza, dantzen bariazioa, bals, musika, bikote dantza, jauzi eta abarren ikastaroak izanen dira uztailaren 8an, 9an eta 10ean, ostirala, larunbata eta igandean, Iturmendin, Folkirrika I Balfolk lehenengo jaialdian. Iluntzean gauera arte kontzertuak izanen dira. Antolatzaileen esanetan, "ilusio berezia egiten digu hainbeste maite ditugun dantza eta musika zuekin elkarbanatzeak". 

Antolakuntzak jakinarazi duenez, kotxea aparkatzeko zonalde seinalizatuak eskainiko dituzte, eta errespetatzeko mezua zabaldu dute. Herriko frontoian lo egiteko aukera egonen dela jakinarazi dute ere,  norberak bere estera eta lo zakua eramanez. Otorduak detraje izanen dira, hau da, bakoitzak gainontzekoekin elkarbanatuko duen zerbait eramanen du. Kontzertuetan alkoholik gabeko edariak eskainiko direla jakinarazi dute. 

Hiru eguneko jaialdiaren prezioa 25 euro dira, eta informazio gehiago folkirrika@tutanota.com epostan edo 606 667 631 telefonoan eska daiteke. 

Folkirrika jaialdiaren egitaraua

Uztailak 8, ostirala

  • Ikastaroak
    • 18:00-19:00 Balfolk hastapen ikastaroa.
    • 19:00 Detraje afaria.
  • Kontzertuak
    • 20:00 DiaTao.
    • 21:45 Knadestinoatarrak akustikoan.
    • 00:00 Jam saioa.

Uztailak 9, larunbata

  • Ikastaroak 
    • 10:00-11:00 Yoga.
    • 11:00-12:30 Euskal Dantza ikastaroa: Jauziak, fandango eta arin arin... 
    • 11:00-12:30 Dantzen bariazio ikastaroa: barioazioak eskotix, mazurka eta polkan. 
    • 12:30-14:00 Bals ikastaroa: bals irregularrak eta hiru denborakoak.
    • 12:30-14:00 Musika ikastaroa: Dantzarako musika jotzeko ikastaroa, musikariendako. 
    • 14:00 Detraje bazkaria
    • 17:00-18:00 Bikote dantza ikastaroa: Dantzatzeko posturak, kontaktua eta bikotea nola heldu. 
    • 17:00-18:00 Branle d'Ossau.
    • 18:00-19:00 Dantza hastamen ikastaroa 2.
    • 18:00-19:00 Jauzien ikastaroa: Jauziekin jolastuz eta inprobisastuz. 
    • 19:00 Detraje afaria.
  • Kontzertuak
    • 20:00 Lolita Delmonteil Ayral.
    • 21:45 Grand Balthazar.
    • 23:15 Intxixv akustikoa.
    • 00:00 Garlic trio akustikoa.
    • 00:45 Jam saioa.

Uztailak 10, igandea

  • 10:00-11:00 Yoga
  • Bat bateko ikastaroak edota kontzertuak
  • Agurra: kantuaz, plazan dantza....