Uztailaren 15ean, ostirala, kadeteen III. Iturmendi Saria jokatuko dute txirrindulariek, 17:30etik aurrera, Burunda Txirrindularitza Taldeak antolatuta. 59 kilometroko proba da: Etxarri Aranatzen eta Ziordia arten jokatuko da. Etxarri Aranatzera joko dute, Iturmendiraino helduko dira eta beste bitan bide berbera egin ondoren, Ziordiraino joanen dira, buelta hartu eta Altsasutik Altamira igoko dute. Bertatik Olaztira jaitsi eta Iturmendira iritsiko da tropela.