Gozategi taldeak 30 urte beteko ditu, eta sasoi onean daudela eszenatokiaren gainean erakutsiko dute. Bihar, uztailak 15, ostirala, 00:00etan, kontzertua eskainiko du Iturmendiko festetan, herriko plazan. Momentuz, Sakanan emanen duen zuzeneko bakarra izanen da.