Oihuarima taldearen emanaldia Iturmendiko festetan

Guaixe 2022ko uzt. 15a, 09:16
Oihuarima dantza taldeak 2018ko Lakuntzako festetan egindako emanaldia. ARTXIBOA

Dantza garaikideko ikuskizuna izanen da uztailaren 16an, larunbata.

Altsasuko Oihuarima dantza taldeak emanaldia emanen du uztailaren 16an, larunbata, 13:00etan, Iturmindiko plazan, festen barruan. Oihuarima taldea Irantzu Gonzalez Azpiroz dantza eskolan sortu zuten, eta dantza garaikidea egiten du. Besteak beste, Burgosko Orbe dantza txapelketan lehenengo postua irabazi zuen.