Kontribuzioa ordaintzeko deialdia

Guaixe 2022ko uzt. 25a, 10:20
Iturmendiko udaletxea. ARTXIBOA

Ordainketa helbideratuta ez dutenek hilabete honetan ordaindu behar dute.

Iturmendiko Udalak lur eta hiri kontribuzio zergaren lehen seihilabetekoa kobratu die ordainagiriak helbideratuta dituztenei. Hilaren aurreneko bi asteetan egin du hori. Badira jabeak ordainketak helbideratu gabe dituztenak, eta haiek hilabete akabera arteko epea dute zerga borondatez pagatzeko.