Apar festa ekimena antolatu dute Iturmendin

Guaixe 2022ko uzt. 22a, 11:25

Udako ekimenen egitarauaren barruan, eta aurten egiten ari den beroari aurre egiteko, uztailaren 30ean, larunbata, aparra protagonista den jarduera antolatu dute Iturmendin. 

Haurren eta gazteen gozamenerako ekimena antolatu du Iturmendiko Udalak, herritarren laguntzarekin: Apar festa. Zertan datza? Kanoi batekin aparra botatzen dute, eta bitartean jendea harekin bustitzen da. Aurtengo udan egiten ari den beroari aurre egiteko primerako ekimena antolatu du Iturmendiko Udalak. Apar festa uztailaren 30ean, larunbata, 18:00etan, plazan izanen da.