Txirrindularitza

Josu Etxeberriak Luxemburgeko Itzulia despeditu du

Guaixe 2022ko ira. 21a, 13:11
Joseba Etxeberria, Luxemburgeko Tourrean. RURAL KUTXA-SEGUROS RGA

Eroriko larria izan eta hiru hilabetera 5 etapako itzulia egin ahal izateak badu meritua

Ekaineko eroriko larritik osatuta,  tropelera itzuli da Josu Etxeberria Azpilikueta iturmendiarra. Aurreko astean Luxemburgeko itzulian parte hartu zuen Rural Kutxa-Seguros RGA taldearekin, eta probaren balantze ona egin du Sakanatik sortutako taldeak, Joel Nicolau txirrindulariak mendiko sailkapena irabazi zuelako. Itzulia Trek taldeko Mattias Skjelmosek irabazi zuen (17:43:29), Rural Kutxako Jon Barrenetxea 29. sailkatu zen, 3:33ra, eta Josu Etxeberria 81., 26:05era. Ekainean lau ornoren haustura eta ebakuntza larria, hiru hilabete barru Luxemburgeko Itzulia despeditzea, hori bai saria.