Beheko basoko pistan lanak

Guaixe 2022ko ira. 29a, 10:00
Aitzkibilen lanez gaztigatzen duen oharra.

Iturmendiko Maugiako bidean zatiak eta Aitzkibil eta Errenkurutza arteko bidea konpondu dira.

Herritik beheko basora doan basoko pista nagusiak konponketa premia zuen hainbat puntutan, Aiztondoraino. Iturmendiko Udalak lanak zerrendatuta zituen: urarendako pasak, ezponda garbitzeak, zubi bat konpontzea, bidea nibelean jarri eta beste. Nafarroako Gobernuaren basoko pistak konpontzeko dirulaguntza eskatu eta Maugiako bideaz aparte, Aitzkibil eta Errenkurutza arteko tartea ere berritu da. Santi Lopezek egin ditu lanak eta haien truke 27.000 euro jaso ditu. Udalak foru gobernuaren 14.000 euro inguruko dirulaguntza jaso du.