In tempore abesbatzaren emanaldia, Iturmendin

Guaixe 2022ko ira. 26a, 10:05
In tempore abesbatza. INTEMPORE.ORG

Urriaren 1ean, larunbatean, Iruñeko abesbatzaren The Holy Spirti Mass emanaldia izanen da San Migel elizan. 

The Holy Spirti Mass emanaldia Kim André Andersen konpositorearen lan bat da, eta Carlos Etxeberriak zuzenduta In tempore abesbatzak urriaren 1ean, larunbata, 20:00etan, Iturmendiko San Migel elizan interpretatuko du. Coro In tempore Abesbatza Iruñeko San José Abesbatzak 2016an hartu zuen izendapena berria da. 1955. urtean sortu zen Txantrean Manuel Elvira Ugarteren eskutik, eta bertako zuzendaria izan zen 2001ra arte, zendu zen arte. Guar egun, abesbatza Carlos Etxeberria Alonso konpositore eta irakasleak zuzentzen du. In tempore XX. eta XXI. mendetako musika garaikidea du oinarri.