Beheko basoko langa itxi du udalak

Guaixe 2022ko urr. 27a, 09:01
Iturmendiko ikuspegia basorako bidean dagoen Aritzaga ermitatik. ARTXIBOA

Auzokideek giltzaren kopia eskatzeko aukera dute.

Iturmendiko Udalak beheko basoko bidean dagoen langa giltzaz itxi zuen hilaren 18an. Erabaki horrekin, Iturmendiko Udalak basoan barna ibiltzen diren ibilgailuen mugimendua mugatu nahi du. Hala ere, basora autoz joan nahi dutenek udaletxean giltzaren kopia bat eskatzeko aukera dute. Harengatik bi euro ordaindu beharko dute.