Udalak zerbitzu anitzetako enplegatu berria du

Guaixe 2022ko abe. 23a, 11:16
Iturmendiko udaletxea. ARTXIBOA

Oposizio-lehiaketa bidez bete du lanpostua. 

Iturmendiko Udalak zerbitzu anitzetako enplegatuaren lanpostu bat oposizio-lehiaketa bidez betetzeko deialdia egin zuen uda hasieran. Deialdira 23 gizonezko aurkeztu ziren eta beharrezko probak egin ondoren, epaimahaiak ebatzi du puntu gehien jaso duen izangaia Javier Almirantearena Legaz dela. Beraz, berak beteko du zerbitzu anitzetako enplegatuaren lanpostua bete dezan Iturmendiko Udalean funtzionarioen araubidean.