Iturmendin, Burundako gainontzeko herrietan bezala, Santa Agedarekin batera kinto kontuak izaten dira nagusi. Duela 25 urte, estreinakoz, iturmendiar talde batek Santa Ageda koplak kantatzea erabaki eta hala egin zuen. Horretarako herriko txistularien laguntza izan zuen gainera. Santa Ageda bezpera asteazkena zenez, kantu-eskea asteburura atzeratu zuten estreinako urte hartan.