Urbanizazio lanak estafeta kalean

Guaixe 2023ko api. 5a, 11:14
Eskola parean egiten ari diren lanak.

Eskola pareko zatian espaloia eginen da ere.

Hondeamakinak eta bestelako tresneria Estafeta kalean lanean ari dira azken hiru astetan. Grupo Gaceo enpresako langileak eskolaren pareko Estafeta kale zatia (60 bat metro) eta eskolaren mendebaldea (70 metro) urbanizatzeko lanak egiten ari dira. Kalearen zati horretan espaloia ere eginen dute.

Imanol Arbizu Perpiña alkateak azaldu duenez, lanek bi hilabete iraunen dute. Arbizuk argitu dutenez, urbanizazio lanak despeditu eta berehala ez dago ezer eraikitzeko aurreikuspena. Enpresak etorkizunean bertan eraikitzeko guztia prest utziko du.