San Migelen omenezko festak

Guaixe 2023ko mai. 8a, 09:52

2022ko Iturmendiko sanmigelak. ARTXIBOA

Maiatzaren 13an, larunbata, San Migel festak ospatuko dituzte Iturmendin.

Maiatzaren 8an San Migel goiangeruaren agerpenaren eguna da, baina aurten astelehena denez asteburuan eginen dituzte San Migelen omenezko ospakizunak Iturmendin. Maiatzaren 13an, larunbatean, izanen dira San Migel festak Burundako herrian.

Iturmendiko sanmigelak 2023

Maiatzak 13 larunbata

12:00 Meza, elizan.

Ondoren, umeendako jolasak eta auzotea, plazan.

18:00 Pilota partidak, frontoian.

20:00 Auztatea eta Lau Haizetara musika taldearen emanaldia, plazan.

00:30 Oihan Vega dj-aren emanaldia, plazan.