Txirrindularitza proba Iturmendin

Guaixe 2023ko mai. 8a, 14:04
Txirrindularitza proba bat Iturmendin. ARTXIBOA

Maiatzaren 14an, igandea, XI. Iturmendi Saria lasterketa jokatuko dute, Urbasa Txirrindularitza Taldeak antolatuta.

Urbasa taldeak Afizionatuen mailako hamaikagarren Iturmendi Saria antolatu du maiatzaren 14an, igandea, 10:00etan, Iturmendiko Estafeta kaletik. Txirrindulariek 139 kilometroko lasterketa egin beharko dute, Altamiratik bederatzi aldiz pasatuz. Proba Nafarroako Fondo Txapelketa eta Eskolen Txapelketerako puntuagarria izanen da.