Automobilismoa

Sakana Motorsporteko Iker Askargorta eta Iñigo Galarza, lehen sakandarrak Irurtzun-Arakil Rallysprintean

Guaixe 2023ko uztailaren 7a

Iker Askargorta eta Iñigo Galarza, podiumean. AVM RACING

Sakana Motorsporteko lasterkariek ere bigarren klaseko lehenak izan ziren

Sakana Motorsport eskuderiako Iker Askargorta eta Iñigo Galarza lehen sakandarrak izan ziren Irurtzun-Arakil Rallysprintaren V.edizioan. Gainera, lehenak izan ziren bigarren klasean (25:20.900). Opel Astra GSi autoa erabili zuten. Nafarroako Rally Txapelketa jokatu zuten bertan. Joseba Iñarrea eta Andoni Kamino izan ziren Arakil Motorsport eskuderiako hoberenak, eta 4. klasean lehenak izan ziren (24:20.100).