Pilota

Joseba Ezkurdia eta Aaron Arbizu, bikote Iturmendin

Guaixe 2023ko uzt. 14a, 12:38
Ezkurdiak sanferminetako finalerako ez sailkatzearen arantza kendu nahiko du Iturmendin. JORGE MUÑOZ

Uztailaren 15ean, larunbata, Iturmendiko festetan Aspeko bikote sakandarrak Peio Etxeberria eta Andoni Gaskue izango ditu aurkari

Iturmendiko festek goi mailako pilota jaialdia hartuko dute uztailaren 15ean, larunbata, 18:00etan. Herriak ahalegin handia egin du, eta Aspek jaialdi ederra prestatu du. Joseba Ezkurdia aurrelari arbizuarrak Aaron Arbizu atzelari etxarriarra izango du bikote, Peio Etxeberriaren eta Andoni Gaskueren kontra.