Espainiako Gorteetarako hauteskundeak 2023

Botoen herena pasa jasota, EH Bildu aurrena Iturmendin

Guaixe 2023ko uztailaren 25a

Sozialistak izan dira iturmendiarrek bigarren aukera. Abstentzioa 7,52 puntu hazi da, ondorioz, hiru iturmendiarretatik batek ez zuen botoa emateko eskubidea erabili.

EH Bilduk duela lau urte baino 7 boto gehiago izan ditu (%9,59). PSNk 17 botoko hazkundea izan du (%58,62). Duela lau urte baino bi boto gehiago lortu dituzte banatuta aurkeztuta PPk eta UPNk (%4,08). Sumarrek Elkarrekin Podemosek baino 23 babes gutxiago ditu Iturmendin (%95,83). Geroa Baik 8 botoko galera izan du (%26,67). 

Maiatzeko foru hauteskundeekin alderatuta, EH Bilduk 15 boto gehiago eskuratu ditu (%23,08). PSNrendako 27 gehiago izan dira (%142,11). PPk 5 botoko hazkundea (%21,74) izan du. Sumarrek Zurekin-Contigok baino 13 boto gehiago jaso ditu (%54,16). Geroa Baik botoen erdiak galdu ditu, 22. Eta UPNk, azkenik, 10 boto galdu ditu (%32,26).