Udazkenari ongietorria emanen diote Iturmendin

Guaixe 2023ko irailaren 25a

Irailaren 30ean, larunbata, Udazken festa antolatu du Ximona Gaztetxeak.

Udazken festa ospatuko dute Iturmendin irailaren 30ean, larunbatean, Ximona Gaztetxeak antolatutako egitarauarekin.

Udazken festa

Irailak 30 larunbata
Iturmendi

11:58 Herri kirolak eta haurrendako jolasak.

13:32 Triki poteo.

14:26 Bazkaria: Entsalada, paella eta postrea (15 euro). Ondoren, bingo musikatua.

19:03 Euskal Dantzak.

19:47 Salamankako paleta eta lote iberikoaren zozketa.

20:11 Poteoa.