Iturrock jaialdia antolatu dute Iturmendin

Guaixe 2023ko urr. 9a, 15:01
Kontzertu bat 2022ko Iturmendiko festetan. ARTXIBOA

Urriaren 29an, larunbata, besteak beste, rock talde mitikoen tributuen kontzertua antolatu dute Aitzkozar elkarteak, Iturmendiko Gazte Asanbladak eta Eztanda irratiak, Iturmendiko Udalaren laguntzarekin.

Eskorbuto Los Demenciales Chicos Acelerados, RIP Z.E.N eta Tijuana in Blue tributu taldeen eta Irati-58 taldearen kontzertuak izanen dira urriaren 28an, larunbata, Iturrock 2023 jaialdian. Egun osoko egitaraua antolatu dute Aitzkozar elkarteak, IGAk eta Eztanda irratiak, udalaren laguntzarekin. Ekimenak 12:00etan hasiko dira eta taloak, poteoa eta pintxoak, herri bazkaria, puzgarriak eta abar izanen dira.

Jaibus zerbitzua izanen da.

Iturrock 2023ko egitaraua

Urriak 28 larunbata, Iturmendi

12:00 Taloak, plazan.

13:00 Poteoa eta pintxoak.

15:00 Herri bazkaria.

16:00 - 20:00 Puzgarriak.

20:00 Irati-58 taldearen kontzertua.

22:00 Bokatada.

23:30 RIP, Eskorbuto eta Tijuana in Blue.

02:30 DJ Tximeneas.